XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izadiaren zabale haundian atomoak askatasun guztiaz zegozan.

Elkarreri eragiñez batu eta pillatu egiten ziran.

Lehenbiziko atomadiak sortu ziran, hau da molekulak.

Molekulak bakunak eta erraxak izango zirakean hatsean.

Baiña gero ta haundiagoak lotu.

Polimeroak egin ziran molekulazko elkartzeetatik.

Zelulosa, glukosa, laktosa, sakarosa, almidaia... guztiok hidrogeno, oxigeno eta karbonoaren atomoekin sortzen zaizkigu.

Material gitxi, baiña estruktur gaitz eta korapillatua.

Ta polimeroen kateak gaitzagotzen zijoazan.

Azido nukleikoak hemoglobina, klorofilla....

Nitrogenoa, burdiña, magnesioa eta beste metal eta ezmetalak sartzen dira molekula ikaragarri hauetan.

Elektronikazko makiñatxo txikiok gero eta gaitasun gehiago agertzen digute beren egiteetan.

Une batez, molekula gaitz eta luze batek mirari bat egin zuen.

Ondoko gai eta molekulei eragin, berauen atomo eta molekula kateak beraren antzeko estruktur berri bat egin zeitezan.

Benetako erdibitzerik ez dago oindio.

Birusek ez dute erdibitzea lortu.

Bera errobot bat dugu, beragan itxia.

Ezin du kumerik ukan.

Hala ere materiala topatu eta moldatzen du beraren antzekoak sortzeko.

Ta aurrerakuntza urrutira doa.

Bakteriak birusak baiño egokiagoak dira eta aurreratze hau handitasunean daroate.

Bakteriak ez dio alboko molekulari eragiten kumerik sortzeko.

Bera erdibitu egiten da zati berdiñez eta zati bakoitzetik bizidun berri bana atara.

Materialak barruan, bere gorputzean moldatzen eta bakteritzen ditu, ez atean birusak bezala.

Birusak ez zuen airerik herre behar bizitzeko.

Indarra eta enerjia molekulazko erreakzionetatik ateraten zuen bere enerji galtzeak berritzeko.

Bakteri askok ere berdin egingo dute, baiña beste batzuek aireaz egin beharko dituzte beren erreakzioak, oxigeno herreaz, haietatik indarra eta beroa hartzeko.

Espezializatzea da guztien salbabidea.

Bakteri batek burdiña oxigenatuaz lortuko du enerjia; beste batek sufrezko ur hatsetan, beste batek polimeroak despolimeratuaz, eta aunitz beste bakteriei gerla eta burruka egiñaz beren organikotasuna iristeko.

Mikromundua beraz atomo eta molekula talde gaitzen mundua da.

Organikotasunak enerjia nahi du eta behar ere, bizi ahal izateko.

Enerji galtzeak irabazten ezpadira atzerakuntza dator, desegitea, estrukturen erorte izugarria.

Bizidunen mundu honetara ez dira heldu atomo asko.

Gehienak haitz, ta meatz hotz bihurturik zaizkigu.

Kimika erraxa dute eta estruktur xumea.